Sociedad Anónima Dammen sare sozial ofizialetako pribatutasun politika

Sare sozialetan parte hartzeko arauak

Sare sozialetan, izaera irekia daukagu: gure jarraitzaileek eta kontsumitzaileek sare sozialen bitartez informazioa, iritziak eta iradokizunak partekatu, erakutsi eta trukatzea nahi dugu. Eta denak ondo funtziona dezan, badauzkagu sare sozial guzti horiei (Facebook, Twitter, Instagram, YouTube) aplikatzekoak diren parte hartze arau batzuk:

1. Ezinbestekoa da adinez nagusia izatea. Salbuespenik gabe!

2. Ez da inolako errespetu faltarik onartuko. Oro-k ez du arrazismoa, sexismoa, homofobia edo halakotzat jo daitekeen bestelako diskurtso edo ekarpenik onartuko. Sare sozialak elkarrekin komunikatzeko, lagunak egiteko eta momentu onak pasatzeko dira, ezta?

3. Egilearen baimenik eduki gabe Copyrighta duen informazioa partekatzeko, jatorriko URLa erantsi beharra dago.

4. Gorroto ditugu spama eta edozelako eduki ilegala.

5. Oro-ren sare sozialetan datu pertsonalik ez argitaratzea gomendatzen dugu, hala nola posta helbidea edo helbide elektronikoa, telefonoa, bankuko datuak, etab.

6. Gurekin edukiren bat partekatzen baduzu, gogora ezazu zure eduki hori ezin dela gai hauekin lotuta egon:

- Adin txikikoekin

- Garagardoa autoa gidatzearekin lotzen duten jarduerekin

- Edari alkoholdunen gehiegizko kontsumoarekin lotutako jarduerekin

- Tabakoarekin edo droga kontsumoarekin lotutako jarduerekin

Oro-k eskubidea dauka edukiaren gaineko errespetu eta legaltasun arauak betetzen ez dituzten mezuak ezabatzeko. Eduki iraingarri eta mehatxari oro desagerraraziko da, baldin eta plataformak horretarako aukera ematen badu.

Oro salbuetsita geratzen da erabiltzaileek parte hartze arauok ez-betetzearen erantzukizunetik eta ez-betetze horrek izan ditzakeen ondorioen erantzukizunetik.

1. SARRERA

Sare sozialetako pribatutasun politika honek deskribatzen du nola erabiltzen dituen SA DAMMek (aurrerantzean, SA DAMM) erabiltzaileen datu pertsonalak erabiltzaileok SA DAMMek Facebooken, Twitterren, Instagramen eta abarreko sare sozialetan daukan profilaren bidez erregistratzen direnean eta sare sozial horietan ondoren adieraziko ditugun xedeetarako erabiltzaile gisa nabigatzen dutenean.

Beraien Facebook, Twitter, Instagram eta, azken finean, sare sozial bateko IDarekin erregistratzen direnean, erabiltzaileek berariazko baimena ematen dute beren datu pertsonalak SA DAMMen pribatutasun politikaren arabera tratatuak izan daitezen.

2. DATU PERTSONALEN BABESA: TRATAMENDUAREN ERANTZULEAREN IDENTIFIKAZIOA.

Beraien erabiltzaile kontu edota profilaren bidez SA DAMMen titulartasuneko sare sozialetan datu pertsonalak eta informazio eskuragarria ematen dituzten erabiltzaileei jakinarazten zaie SA DAMM bera izango dela datu pertsonalen tratamenduaren –halakorik egiten bada– erantzulea, tratamendu konkretu batean bestelako baldintza batzuk berariaz jakinarazten ez badira behintzat.

Datuak babesteari buruz aplikatzekoa den legedian xedatutakoari jarraituz, SA DAMMek errespetatu egiten du bai erabiltzaileen pribatutasuna bai datu pertsonalen sekretua eta segurtasuna; horretarako, behar diren legezko neurriak, neurri teknikoak eta antolamenduzkoak hartzen ditu emandako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, baimen gabe eskuratu eta lapurtzea ekiditeko, kontuan harturik teknologiaren egoera, datuen izaera eta datuok dauzkaten arriskuak.

Erabiltzaileen datu pertsonalak egokiak, pertinenteak eta ez-gehiegizkoak direnean baino ez dira eskuratuko tratatzeko, datuok biltzeko aintzat hartu den esparrua eta xedeak kontuan hartuta. Tratamendua, beraz, kasu bakoitzean erabiltzaileei adierazi zaizkien xedeetara mugatuko da.

Datu pertsonalak biltzen diren aldiro, aurrez erabiltzaileari jakinaraziko zaio, argiro eta zalantzarako tarterik utzi gabe, haren datuak tratatzearen inguruko zirkunstantziak, datuak babestearen inguruko gaietan une bakoitzean indarrean dauden eskakizunen arabera. Era berean, SA DAMMi emandako datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak (i) ezabatzea edo zuzentzea eskatzen ez duen bitartean, (ii) bere datuak tratatzen segitzearen aurka agertzen ez den bitartean eta (iii), bere baimena behar duten tratamenduetan, baimen hori baztertzen ez duen bitartean. Adierazi berri dugunaren kalterik gabe, eta aipatutako epeen osagarri, datuak ondo blokeatuta gordeko dira, eta soilik izango dituzte eskuragarri epaile eta auzitegiek, Fiskaltzak eta Administrazio Publiko eskudunek, bereziki datuak babesteko aginteek, 3 urteko epe batez, datuok erabiltzeagatik plantea daitezkeen erreklamazioei erantzuteko.

Erabiltzaileak SA DAMMen Pribatutasun Politikara jo beharko du bere datu pertsonalen tratamenduari eta datuak babesteari buruzko informazio xehatuagoa aurkitzeko. [ERANTSI ESTEKA]

3. ADIN TXIKIKOEN ETA EZGAIEN DATUAK.

18 urtetik beherakoek debekatuta daukate SA DAMMen sare sozialen bidez erregistratzea eta bertan sartzea. Bestalde, erabiltzailea ezgaia bada, beharrezkoa izango da erabiltzailearen guraso ahalaren edo tutoretzaren titularrak edo haren legezko ordezkariak esku hartzea erabiltzaile ezgaiaren legezko ordezkaritza egiaztatzen duen baliozko dokumentu baten bidez, ezgaiak sarbidea izan dezan.

SA DAMM berariaz geratuko da salbuetsirik adin txikikoek nahiz ezgaiek sare sozialak erabiltzearen ondoriozko edozein erantzukizunetik. SA DAMMen sare sozialek ez dute adin txikikoen inolako informazio pertsonalik ohartuki jasotzen; hori dela eta, erabiltzailea adin txikikoa bada, ez da erregistratu behar, ez ditu SA DAMMen sare sozialak erabili behar, ezta inolako informazio pertsonalik eman behar ere.

4. SARE SOZIALETAKO DATUEN ZERTARAKOA.

Erabiltzaileak SA DAMMen sare sozialen bidez bere borondatez ematen dituen datu pertsonalak eta informazioa xede hauetarako tratatzen dira:

- Erabiltzailearen erregistroa, kontuaren sorkuntza eta SA DAMMen sare sozialen erabilera kudeatzea.

- Erabiltzaileak egiten dizkigun eskaerei SA DAMMen sare sozialen bidez erantzutea.

- SA DAMMen informazioa eta publizitatea edozein bitartekoren bidez –elektronikoa izan ala ez– bidaltzea.

- Erabiltzailearen iritzia eta balorazioa ezagutzea, eta SA DAMM markaren jarduera, albiste, eskaintza berezi eta sustapenen berri ematea –haren interesekoak izan daitezkeela jakinik–, egunean egon dadin.

- Elikagaien eta edarien sektoreko produktu, zerbitzu eta jardueren gaineko informazioa, publizitatea eta eskaintza komertzialak bidaltzea edozein baliabide erabiliz, baliabide elektronikoa barne (posta elektronikoa edo baliabide baliokideak, hala nola sms-ak, telefonoak, mugikorrak). Aurreko hori guztia, aldez aurretik interesdunak berariazko baimena eman ondoren.

- Erabiltzailearen iritzia eta balorazioa ezagutzea, eta SA DAMM markaren jarduera, albiste, eskaintza berezi eta sustapenen berri ematea –haren interesekoak izan daitezkeela jakinik–, egunean egon dadin.

- Emandako informazioan oinarrituz, analisiak eta profil komertzialak osatzea, erabiltzailearentzako interesekoak izango diren edukiak bilatzeko, bideratutako publizitatea eta zuzeneko marketina egiteko profiling teknikak erabiliz. Profil horien lanketa SA DAMMen barne iturrietatik nahiz kanpo iturrietatik datorren informazioan oinarrituko da; horien artean: sare sozialak, iturri publikoak, taldeko beste enpresa batzuk edo enpresa kolaboratzaileak. Aurreko hori guztia, aldez aurretik interesdunak berariazko baimena eman ondoren.

Erabiltzaileak SA DAMMen sare sozialen bidez ematen duen informazioa –datu pertsonalak barne– argitaratu egin ahal izango da, betiere erabiltzaileak darabiltzan zerbitzuen arabera; honenbestez, informazio hori publikoa izango da eta sare sozialen hirugarren erabiltzaileek eskuragarri izango dute. Sare sozial bakoitzaren profiletik, erabiltzaileak kasu bakoitzean zer informazio egin nahi duen publiko konfiguratu dezake, eta eman diren baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, hirugarren batena den eta erabili nahi ez den edozein aplikazio bezala.

SA DAMMen aplikazioa berariaz desaktibatzen bada, edo sare sozial bateko erabiltzailearen profilean hirugarrenen baimenak desaktibatzen badira, sare sozialak utzi egingo dio sare sozialaren erabiltzaile identifikatzailea emateari.

Sare sozialetan, testuak, argazkiak, bideoak eta bestelako informazioa edo edukiak parteka ditzake erabiltzaileak, eta hori modu libre, borondatezko eta kontzientean egingo du betiere. Hala eginez gero, eduki horiek bai politika honi bai dagokion sare soziala eskuratu eta erabiltzeko arau eta baldintzei loturik egongo dira. Erabiltzaileak bere gain hartuko du argitaratzen dituen eduki guztiek indarreko legedia, politika hau eta lege oharra errespetatzearen erantzukizuna. Erabiltzaileak bere titulartasun edo jabetzako edukiak, datu pertsonalak, informazioak eta argazkiak baino ez ditu argitaratu ahal izango; bere jabetzakoak ez direnak argitaratzeko, berriz, hirugarrenen baimena eduki beharko du.

SA DAMMek eskubidea dauka orrialde ofizial honetatik –alde bakarretik eta erabiltzaileari aldez aurretik jakinarazi gabe eta baimenik eskatu gabe– erabiltzaileak argitaratutako edozein eduki ezabatzeko, baldin eta indarreko legeak, politika hau edota sare sozialetan ezarritako arauak urratzen badira.

5. DATUEN ERANTZUKIZUNA ETA KALITATEA.

SA DAMMek soilik bermatzen du politika honi lotuta jasotzen diren datuen eta sare sozialaren identifikatzailearen bidez erregistratutako erabiltzailearengandik jasotzen diren datuen konfidentzialtasuna, segurtasuna eta tratamendua, datuon erantzukizuna hartzeaz gain. Aldiz, ez du inolako erantzukizunik hartzen sare sozialaren titularrak datu pertsonalei emandako tratamendu eta ondorengo erabilerekiko, ezta SA DAMMekin zerikusirik izan ez eta informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen dituzten hirugarrenek egindakoekiko ere, baldin eta zerbitzuak ematean edo beren jardueran aritzean aipatutako datuak eskuratzen badituzte, edo hirugarrenek sare sozialerako hiperestekak ezartzen badituzte.

SA DAMMek ohartarazi nahi du erabiltzaile batek ezin duela beste pertsona baten identitatea erabili edota hirugarren pertsonen datu pertsonalak eman horretarako behar den baimena eduki ezean; hori hala, erabiltzaileak uneoro izango du kontuan bere identitateari dagozkion datu pertsonalak baino ezin izango dituela eman eta datu horiek egokiak, pertinenteak, eguneratuak, zehatzak eta benetakoak izan behar dutela. Nolanahi ere, erabiltzaileak hirugarrenen pribatutasuna errespetatu beharko du, SA DAMMen sare sozialaren erabiltzaileak izan ala ez.

6. DATU PERTSONALAK BABESTEKO ESKUBIDEAK ERABILTZEA.

SA DAMMek honako eskubide hauek erabil ditzakeela jakinarazten dio erabiltzaileari:

- Tratatzen ari diren bere datu pertsonalak eskuratzea eskatzeko eta informazio guztia idatziz eta eskatutako bitartekoaren bidez jasotzeko eskubidea.

- Zehatzak ez diren datu pertsonalak zuzentzea eskatzeko eskubidea, edo, hala badagokio, datuok ezabatzea eskatzekoa, beste arrazoi batzuen artean, datuak jadanik ez direnean bildu ziren xederako beharrezkoak.

- Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

- Egoki denean, datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea.

- Datuen eramangarritasunerako eskubidea, tratamendua baimen batean oinarrituta dagoenean eta bitarteko automatizatuen bidez egiten denean. Halako kasuetan, datuak modu egituratuan entregatuko dira, erabilera erkidego eta irakurketa mekanikoz.

- Emandako baimena kentzeko eskubidea.

- Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamatzeko eskubidea.

Erabiltzaileak posta helbide honen bidez erabili ahal izango ditu aipatu ditugun eskubideak: Sociedad Anónima SA DAMM (Departamento de Departamento de Organización y Sistemas, (RESPONSABLE LOPD), C/ Rosselló, 515, 08025 Bartzelona), edo bestela, helbide elektroniko honen bidez: solicitud@infoclientes.com

7. INTERESEKO BESTE INFORMAZIO BAT.

SA DAMMek edozein unetan aldatu edota ordeztu ahal izango du politika hau eta, kasuaren arabera, argitaratuta dagoena ordeztu, osatu edota aldatu egingo du. Halako kasuetan, erabiltzailea erregistratuta badago, SA DAMMek zuzenean eman beharko dio erabiltzaileari juridikoki eragin diezaioketen aldaketa posibleen berri; gainera, erabiltzaileak uneoro edukiko du aukera politika honen berri izateko, horrela informatuta eta eguneratuta egongo baita.

Erabiltzailea sare sozialaren barne mezularitzako zerbitzuaren bidez edo harremanetarako datu hauen bidez jar daiteke SA DAMMekin harremanetan:

SA DAMM

Helbidea: C/ Rosselló, 515, 08025 Bartzelona

E-maila: solicitud@infoclientes.com