Skip to main content
Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

Bilboko
zaporea
berreskuratu dugu

1912. urtearen hasieran, bilbotar batzuek erabaki zuten Bilbok kalitatezko garagardo bat behar zuela eta La Cervecera del Norte sortu zuten. Barietate ezberdinen artean, osagai onenak eta elaborazio zainduarekin Oro garagardoa sortu zuten. Basurtun jaio zen garagardoa, eta munduan saritua izan da bere zaporeagatik.

Sasoi batean edan eta bizi genuen garagardoa da Oro.

Café La Concordia. AMB-BUA. Bilboko Udala fondoa.

Café La Concordia. AMB-BUA. Bilboko Udala fondoa.

1912

Abentura

1912ko martxoaren 2an sortu zen La Cervecera del Norte kooperatiba herrikoia, garagardoa, izotza eta malta fabrikatzeko. Bizkaitar talde bat buru, 60 behargin eta bulegoko langileek osatutako lantaldearekin eman zitzaion hasiera ekoizpenari, Hurtado de Amezaga kaleko 12. zenbakian. Irailean hiru eraikinez eta lorategiak zituen aisialdi gune batez osatutako fabrika eraikitzen hasi ziren. Honekin batera, etiketa lehiaketa bat antolatu zuten, eta 1913ko uztailaren 20an ofizialki Oro erregistratu zuten.

La Cervecera del Norte fabrika. Maestro-Ormaechea sendiak eta Víctor Ocaranzak utzitako argazkia. 1910-1920.

La Cervecera del Norte fabrika. Maestro-Ormaechea sendiak eta Víctor Ocaranzak utzitako argazkia. 1910-1920.

1923

Tradizioa

Hamar urte beranduago, Iparralde lorategiak eraiki ziren. Aurrerantzean Bilboko familia ugariren bilgune bilakatu ziren hauek, igandero kontzertuak eskaintzen baitziren. Bi bolatoki ere baziren, 1928an frontoi baten truke ordezkatuak izan zirenak.

1934

Etengabeko gainditzea

La Cervecera del Norte Estatu mailan salmenta kopuruaren araberako zazpigarren garagardo fabrika izatera iritsi ostean, hirian ospe handikoa zen ‘La Vizcaína’ garagardo fabrikarekin fusionatu zen. ‘La Vizcaína’ 200 kafetegi, jatetxe eta establezimendu baino gehiagoren jabeen arteko kooperaziotik jaio zen. Bere garagardoak asko estimatzen ziren Bilbon. Gerra Zibila zela eta, 1938an etenaldi bat eman zen bere ekoizpenean eta 40. hamarkadan lehengaiak lortzeko arazoak medio, zailtasunez egin zuten aurrera.

1947

Berrikuntza

La Cervecera del Nortek bere hedapenari ekin zion, Bilbon egindako garagardoa botilaratu eta banatzen zuen sukurtsal bat irekitzera iritsita Burgosen. 1956an Estatu mailako garagardo fabrika berritzaileen artean lehen postuan jarri zen Basurtuko instalazioak berritu, eta hauek guztiz mekanizatu ondoren. Urte horretan, Gabon garaian, Orok etxez etxeko zerbitzua eskaini zuen lehenengo aldiz.

Liburutegi Nazionalean jatorria duen argazkia. 1958. AHC/4247 katalogo-zenbakia.

Liburutegi Nazionalean jatorria duen argazkia. 1958. AHC/4247 katalogo-zenbakia.

1958

Gorentasuna

La Cervecera del Nortek goi mailako bikaintasun saria jaso zuen Ganten, mundu mailako 444 garagardoekin lehian, Estatu mailako garagardogintzaren buruan jarriz. Honek Ororen publizitatean hazkundea suposatu zuen, lehendabiziko telebista iragarkia sortuz. Hiriko futbol zelaian iragartzen hasi ziren, eta aldi berean Euskadi eta Espainiako txirrindularitza frogak babestea erabaki zuten. 1960an gainera, Oro izena zuten lehenengo iturriak azaldu ziren eta Valentzian instalazio berriak ireki ere bai.

Bizkaiko Campuseko Liburutegiak utzitako argazkia. Leioa. UPV/EHU. La Gaceta del Norte fondoa. 1980.

Bizkaiko Campuseko Liburutegiak utzitako argazkia. Leioa. UPV/EHU. La Gaceta del Norte fondoa. 1980.

1970

Sariak

Oro Especial garagardoak urrezko domina eskuratu zuen Bruselako Nazioarteko Lehiaketan jaio zen urte berean eta kontsumitzaileen artean dominaren kopiak zozketatu egin zituzten. Horietako bat, Bilboko Ostalarien Gremioari eman zitzaion. 1973an garagardo sorta handitu zuten, Oro Lujo, litroko Oro familiarra eta Oro Export Especial garagardoekin. Urte horretan bertan, Cervezas Oro saria egokitu zen, kirolari bizkaitarrak saritzeko sortutakoa.

La Cervecera del Norteren banaketa kamioiak. El Correok utzitako argazkia. 1966.

La Cervecera del Norteren banaketa kamioiak. El Correok utzitako argazkia. 1966.

1974

Komunitatea

Bilbok Oro bere gorentasunera eraman zuen, izan ere, hiriko kartel argidunek eta banaketa kamioiek bere ikurrak harro erakusten baitzituzten. 1976an botilen tapoietan sariak ezkutatzen zituen marketin kanpaina jarri zuten martxan. Sari horiek topatzen zituzten zerbitzariek 5.000 pezetako dirusaria jasotzen zuten. Aurretik, 1975ean La Cervecera del Norte, Unión Cerveceraren parte bilakatu zen. 1983an, gizartearekin eta hiriarekin zuen konpromisoa zela eta, Oro 83ko uholdeetan laguntza-lanetan ere presentzia izan zuen.

La Cervecera del Norte fabrika. Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

La Cervecera del Norte fabrika. Gandariasbeitia-Zubizarreta sendiak utzitako argazkia.

1991

Aldaketa garaia

Fabrikaren azken markak izango zirenak sortu ziren: Oro Pilsener eta Oro Lujo Extra. Bi urteren buruan, 1993an, La Cervecera del Norteren Bilboko fabrika itxi egin zen, gerora, 1995an fabrika eraitsi eta bertan etxebizitzak eta anbulatorio bat eraikitzeko.

2017

Ororen buelta

Bilboren betiko zaporea, ORO, bueltan da. Bilboren betiko esentzia gurean da berriz ere, hiriaren benetako zaporea. Bilboren nortasun eta harrotasuna bueltan datoz hirira, antzinako garaiak berriz ere gogora ekarriz. Bilboko ostalariei esker ditugu bueltan ORO tabernak.


Iragazi gabeko
garagardo txigortua

Kobre-kolore nabarmena duen garagardo txigortua da Oro. Malta txigortuen usain bizi tipikoek intxaurra eta espezia-ogia gogorarazten dituzte. Gainera kakao-hondo mikatza eta melokotoi lehorra ditu. Garagardo konplexua da, apur bat mingotsa eta oso atsegina ahoan.

 

Oro egiteko prozesuan ez da hartziduran erabilitako legamia iragazten. Horrela, gorputz eta zapore gehiago lortzen dugu, sentsazio arin eta freskagarriarekin konbinatzen direnak. Gainera, legamia suspentsioan geratzen denez, garagardoak itxura belatua du.

Berezko
liturgiaduen
garagardoa

Iragazi gabeko garagardoa denez, elaborazio-prozesuaren amaieran kendu ez den legamiaren arrastoak geratzen dira botilaren oinarrian. Horregatik, Ororen esentzia, gorputza eta zaporea gordetzeko, hiru urrats egingo ditugu zerbitzatzean.

Lehenik eta behin, botilaren hiru laurdenak bota behar dira astiro, pixka bat okertuta dagoen kopa batean. Gero botilari eragingo diogu mugimendu zirkular leunak eginez. Horrela, botilaren behealdean geratu diren legamia apurrak jasoko ditugu. Azkenik, edalontzia bertikalean jarrita gainerako garagardoa isuriko dugu, apar ederra lortzeko.

  • 1 Kopa ur hotzarekin garbitu.
  • 2 Okertu kopa eta arretaz garagardoa isuri
  • 3 Utzi garagardo apur bat botilan eta leuntasunez eragin.
  • 4 Gainerako garagardoa bota eta Oroz gozatu.

Ezagutu gure
promozioak eta
parte hartu

DASTA NAZAZU ORO
DASTA NAZAZU ORO

Probatu doan zure ORO garagardoa

Parte hartu

Aktiboa

33 cl-ko botila

33 cl-ko botila

Futbolari buruzko tertulia, Pagatik jeitsi ondorengo trago freskagarria, hizketaldi bat Bilboko Itsasadarrari begira.

Iturria

Iturria

Lagunarteko planak, bat-batean sortutako tragoak, norbaitekin elkartzeko aitzakia, memorian gordetzen diren momentuen zaporea.

Zure bezeroei Oro garagardoa eskeini nahi al diezu?

Jarri gurekin kontaktuan

  • Arduraduna: S.A. DAMM (+ INFO)
  • Helburua: Interesdunek egindako eskaera/iradokizun/zalantzak erantzun eta kudeatzea.
  • Legitimazioa: Interesdunaren onespena
  • Eskubideak: Sartzea, zuzentzea eta datuak, baita ere beste eskubide batzuk, kentzea informazio gehigarrian azaltzen den bezala.(+ INFO)
  • Informazio gehigarria: Lege oharra - Pribatutasun politika
Irakurri ditut eta ados nago S.A. DAMM-ren datu pertsonalen babeserako informazioarekin.